Oiartzungo jubilatuen bazkaria Xanistebanetan

GARAÑO OIARTZUN.

Urtero udalak herriko jubilatu guztiei eskaintzen die bazkaria eta aurten abuztuaren 4an, larunbatean izango da.

Hain zuzen ere, Gurutzeko jatetxean izango da eguerdiko 14:00etan eta bertara joateko autobusak antolatu dituzte. 13:30etan aterako da plazako geltokitik eta doakoa izango da. Bueltarako ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.

Bazkarira joan nahi duen orok Gazte Izanak-etik pasa beharko du apuntatzera goizeko 10:00etatik 12:00etara bitarte. Bertan NANa aurkeztu beharko da. Bazkariak 10 euroko kostua du.

Kantu kantari ekitaldia

Urtero bezala eta Lartaun abesbatzak antolatuta abuztuaren 5ean, igandea, kantu kantari ekitaldia ospatuko da. Ondorengo lagunarteko bazkarira etorri nahi dutenek, hilaren 29a baino lehen 669770563 telefonora deitu beharko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos