Oiartzungo HELTA Taldeak helduentzako tailerrak antolatu ditu

Oiartzungo  HELTA Taldeak helduentzako tailerrak  antolatu ditu

GARAÑO OIARTZUN.

Udalaren laguntzarekin tailerrak antolatu ditu Oiartzungo HELTA Taldeak ikasturte berriari begira, 18/19 hain zuzen. Eskaintza zabala, beste behin ere.

Urriatik maiatzera bitarteko ikastaroak hauexek dira: ariketa mentala; argazkilaritza; bertsolaritza; ehoziria (bolillos); egur-taila; euskal dantza; gimnasia (Altzibarren, Iturriotzen eta kiroldegian); gitarra; informatika (iniziazioa, KZ gunea); joste-lanak (kakorratz, vainica...); latinoamerikako dantzak; luzaketak; margolaritza; masajea (oinarrizko masajea, masajea 4 eskutara eta masaje lasaigarri kalifornianoa); oihalkilan-Patchwork; pilates (Altzibarren eta Iturriotzen); pilates terapeutiko posturala; sukaldaritza; yoga; tai-chi/chi-kung; eta zaharberritzea.

Eta hiru hilabeteko ikastaroak, berriz, nutrizio holistikoa eta mindfulness tailerra. Zen meditazioa dohain izango da hilabeteko lehenengo larunbatetan 9:45etatik 11:30etara.

Izena ematerakoan, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute Karaez kaleko 2 zenbakian dagoen lokalean. Izena emateko epea irailaren 3ean irekiko da, eta 11ra bitarte luzatuko da, goizez, 10:30etik 12:30era (larunbatetan izan ezik), eta arratsaldeetan 17:00etatik 19:00etara egin daiteke. Informazio gehiago nahi dutenek telefono honetara dei dezakete: 618 091 176. E-mailez ere antolatzaileekin konektatu daiteke helbide elektroniko honetan: helduenta@hotmail.com.

Lanen erakusketa

Helduen tailerrek aurten hogeigarren urtea bete dute, baita xanistebanetan antolatzen duten erakusketak ere. Izan ere, urtean zehar egindako lanen erakusketa ikusteko parada izaten da bertan. Saio xarmanta horrekin batera hurrengo ikasturteko jarduerak aurkezteari ekiten diote. Urte hauetan guztietan egindako bilakaera izugarria izan da. Izan ere, 80 lagunekin eman zioten hasiera, eta gaur egun mila partaide izatera iritsi baitira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos