Oiartzungo emakumeok ere planto!

Emakumeen nazioarteko egunaren harira ekitaldi jendetsuak egin ziren Oiartzunen ere. /  ARGAZKIAK BASTEROBERRI
Emakumeen nazioarteko egunaren harira ekitaldi jendetsuak egin ziren Oiartzunen ere. / ARGAZKIAK BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo, martxoak 8, nazioarteko emakumeen eguna izan zen. Mundu mailan greba eta lanuzteak izan ziren, Oiartzun ez zen atzean geratu. Oiartzunen erabateko eragina izan zuen atzoko gaurko greba feministak. Horren adierazle nabarmenena izan zen eguerdian herrian zehar egin zen manifestazioa; hasiera batean elkarretaratzea zegoen pentsaua eguerdirako, baina Done Eztebe plazan bildu den jendetza ikusita, manifestazioa egin dute azkenean. Nonahi ikusi ahal izan ziren besoko morearekin emakumeak, globo moreak, eta nola ez, betaurreko moreak ere. Egun seinalatua, historikoa, Oiartzunen ere.

Horren adibide izan ziren herriko udaletxean, irratian, kiroldegian, emakumeak lanean ari ziren komertzio eta ostatuetan, bi ikastetxeetan ... emakumeek grebak edota lanuzteak egin zituztela herrik mobilizazioetan parte hartzeko.

Goizean jendetsuak izan ziren mobilizazioak, baina arratsaldea ere ez zen motz gelditu. Arratsaldeko lehen ekintza arratsaldeko 18:00etan izan zen. Kotxe karabana abiatu zen Hautzaro Ikastolako aparkalekutik herrian zehar.

Makina bat emakume gerturatu ziren beren autoekin herria mobilizatzeko asmoz. Handik 19:30ean herriko plazara jo zuten eta bertan elkarretaratzea egin zuten. Elkarretaratzera gerturatutako jendea aprobetxatuta emakumeok planto challenge ekintza egin zuten.

 

Fotos

Vídeos