Hemezortzi eragilek eraman dute lekukoa Oiartzungo bailaran zehar. ARGAZKIAK GOIZARIN

Oiartzungo bailara zeharkatu du Korrika 22. edizioak, 'HitzEkin' leloaren baitan

Lekukoaren eramaileek argazki ofiziala atera zuten atzo

GOIZARIN

Oiartzun.

Domingo, 10 de abril 2022, 00:06

Ostiralean hasi ziren Korrika 22. edizioaren aldeko ekitaldiak, Oiartzungo bailaran. Korrika Ttikiak eta Korrika Gazteak herriko bazterrak kolorez jantzi zituzten, euskararen aldeko aldarria eginez. Gero, Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako eskolaz kanpoko ikasleek hartu zuten festaren lekukoa. Dantza garaikidea, euskal dantzak eta bertsoak eskaini zituzten euskararen aldeko jaialdian, Doneztebe plazan lehendabizi eta Kontzejupean gero.

Publicidad

Atzo, berriz, goizean hasi zen festa, herriko Oidultz taldearekin. Bertako dultzaineroek musika giroa zabaldu zuten herriko txoko guztietatik. Horren ondoren, Mutxikoen txanda izan zen, Doneztebe plazan. Eta bazkaldu aurretik, lekukoaren eramaileekin argazki ofiziala atera zen, Kontzejupean. Arratsaldean ere animaziorik ez zen falta herriko plazan. Eguraldia lagun, umeentzako zirku tailerra izan zen. Gero, Nikole eta Joxe Leonen emanaldiarekin gozatu zuten euskaltzaleek; azkenik, afari autogestionatua burutu zen. Bertsoak, DJ Txillaredegi... animazioa ez zen falta. Eta, goizaldeko 3:05an sartu da Korrika Gurutze auzoan. Gero, Elizalde, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arraguako auzoak zeharkatu ditu, euskararen aldeko aldarria eginez. Denera, 7 kilometro egin ditu gure bailaran eta 27 lekuko aldaketa egin dira. Besteak beste, Elizalde Herri Eskolak, Oiartzun Kirol Elkarteak, Oiartzungo Feministen Asanbladak, Tajoko langileak, Oiartzungo Udalak, Iturri Berri elkarteak eta Iturriotzko Festa Batzordeak... eraman dute lekukoa.

Bretoiak, Oiartzunen

Atzo goizean, Bretainiatik propio etorritako taldea iritsi zen herrira. Hogeita hamar lagun iritsi ziren Korrikan parte hartzera, eta hiru egun igaroko dituzte herrian. Oiartzun-Karaez senidetza taldeak, Oarsoaldeko AEK-k eta Udalak egin zien ongietorria, udal areto nagusian. Arratsalde partean, Baionara gerturatu ziren, Korrikan parte hartzera. Gero, Oiartzun aldera itzuli eta senidetzako partaideekin batera afaldu zuten. Eta, goizaldeko 3:05ak aldera 2.457 km-a egin zuten, Gurutzen. Gaur, berriz, Donostian ibiliko dira euskararen aldeko festa erraldoian parte hartzen. «Kultura elkartruke bikaina izango da asteburu honetakoa, bretoiak Euskal Herriko hizkuntzaren aldeko lasterketa erraldoiaz gozatzeko aukera paregabea», zioten atzo. Itzulera bihar egingo du taldeak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad