Oiartzunen egingo dute Gipuzkoako garraio zentroaren zati bat

Horrela geratuko da garraio zentro berria. /  DV
Horrela geratuko da garraio zentro berria. / DV

Bi gune eskainiko ditu Foru Aldundiak: bat Donostiarako noranzkoan eta bestea Irunerakoan, Astigarragan

GARAÑO OIARTZUN.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez Gipuzkoako Garraio Zentroa egingo dute herrialdean. Bi gune eskainiko dituzte bidaiarientzat. Hain zuzen ere, bat Oiartzunen egongo da (Donostiarako noranzkoan) eta bestea Astigarragan (Irunerako noranzkoan). Biak AP-8 autobidean izango dira eta 2020 urtearen erdialderako prest egongo dira. Bidegiren bitartez egingo dituzte lanak, 11,2 milioiko aurrekontuarekin (BEZa erantsi behar zaio). Aldundiak zehaztu duenez, Espainiako Estatuko handiena izango da, eta segurtasun maila handiena izango du.

Bai Oiartzun zein Astigarragako guneak kamioilariei zerbitzu ezberdin ugari eskaintzeko aukera izango dute, hauen ibilbidea errazteko helburuarekin. Esate baterako jatetxea zein kafetegia, supermerkatua, komunak eta dutxak, telebista aretoa edo aisialdi eremua, garbitegia, Wifia, kutxazain automatikoa, informatika eta admistrazio zerbitzua, takografoa deskargatzeko sistema etab. Era berean, leku berezi bat izango dute ingurumena errespetatzen duten erregaiak erabiltzen dituzten ibilgailuek. Oiartzungo gune hau Astigarragakoa baino zertxobait txikiagoa izango da, eta 190 ibilgailurentzako tokia izango du. Eremu hau hesiturik egongo da, bideo kamerez zaindutako eremu bat izango delarik.

Garraio zentro berri honek bi helburu nagusi izango ditu; lehena AP-8 autobidean izaten diren ilarak gutxitu eta bertako trafikoa arintzea, eta bigarrena, berriz, beraien bidean euskal lurraldeetatik igarotzen diren kamioilarien bizi maila hobetu eta hauei zerbitzu integral bat ematea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos