'Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi' kanpaina babestu du

Itturri merkataritza elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina jarri du martxan aste honetan, abenduaren 14a arte: Itturriko komertzioetako bezeroen artean 100 euroko bost txartel zozkatuko dituzte. Hirugarren aldiz egingo dute kanpaina herriko merkatari ttikiek eta oraingo honetan ere, Oiartzungo Udalak kanpainarekin bat egin du eta oiartzuarrak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan parte hartzera animatu ditu, merkataritza ttikia sustatzea ezinbestekoa baita herria bizirik mantentzeko. Zozketa abenduaren 15ean, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatutako Txerri Egunean, egingo da. Azkeneko kanpainako bost irabazleak hauek izan ziren: Maria Jesus Arrieta, Lide Galdos, Luxiana Lasa, Teresa Lizundia eta Itziar Oiartzabal.

 

Fotos

Vídeos