'Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi' kanpaina martxan berriro ere

Itturri elkarteko komertzioetako langileak kanpainaren aurkezpenean. /  GARAÑO
Itturri elkarteko komertzioetako langileak kanpainaren aurkezpenean. / GARAÑO

Iturri Merkataritza Elkarteak antolatuta, Udalak kanpainarekin bat egin du

GARAÑO OIARTZUN.

Itturri Merkataritza Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina gauzatuko du. Asteazkenean eman zitzaion hasiera kanpainari eta urriaren 11 arte Itturri elkarteko komertzioetako bezeroek egindako erosketa bakoitzarengatik zozketa txartela jasoko dute.

Bigarren aldiz egingo du herriko merkatarien elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina. 100 €ko bost sari zozkatuko dituzte bezeroen artean, Itturriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa urriaren 13an egingo dute Doneztebe plazan, Garagardo Festaren bueltan.

Oiartzungo Udalak orain ere kanpainarekin bat egin du, komertzio ttikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri diren ekimenak babesten baititu.

Herritarrak Oiartzunen bizi, Oiar-tzunen erosi kanpainan parte har-tzera animatu ditu Udalak. Komer-tzio ttikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da.

Honakoa da Itturriko komertzioen zerrenda: Arkupe hortz klinika, Baobab, Dixidu diseinu grafikoa, Elordi janari-denda, Elorsoro fisio-osteopatia, Esnatu altzariak , Garbiñe estetika zentroa, Itziar edergintza, Izaro arrandegia, Kabitxo taberna, Kinkila, Lizar harategia, Lizarralde ortopedia, Mapfre, Martin harategia, Mikel Elizetxea masajista, Nerea Jauregi ile-apaindegia, Pausoz pauso klinika podologikoa, Pili arraindegia, Txintxosta ile-apaindegia, Urkola optika, Urrats paperdenda, Zabaleku informatika, Zapirain estankoa eta loteri-denda eta Zubillaga aholkularitza.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos