Oiartzunek agur esan dio Herriarteko Pilota Txapelketari

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko ostiralean, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalaurreko itzulerako partidak jokatu ziren, Madalensoron. Oiartzungo pilotariek 2 eta 1 irabazi zuten arren azpeitiarren aurka, joanekoan galdutako 3 partidengatik Herriartekoaren finalerako txartelari agur esan diote. Kadete mailan, oiartzuarrek irabazi zuten 22-16. Jubenilen arteko partidan ere oiartzuarrak gailendu ziren, 22-21. Hirugarren partida, ordea, seniorrena, oiartzuarrek galdu zuten, 12-22.

Mikel Aranburu txapeldun

Bestalde, Oiarpeko Mikel Aranburu pilotariak Gipuzkoako Ezker Horma txapelketako eskuz banaka kadetean lau t'erdiko finala irabazi dio 15-22 Hernaniko Oiar-tzabal pilotariari, Villabonan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos