Oiartzun-Añorga partidarekin hasiko da gaur Euskal Herria Kopa

OKE-ko Ohorezko Kadeteak taldeko jokalariek Costa Dourada Cup-en parte hartu dute. / GOIZARIN
OKE-ko Ohorezko Kadeteak taldeko jokalariek Costa Dourada Cup-en parte hartu dute. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Gaur, goizeko 12:00etan, 2019ko IX. Euskal Herriko Kopako I. Multzoko lehen kanporaketa jokatuko da Karla Lekuona zelaian. Lehen multzoan Oiartzun, Añorga eta Eibar taldeak daude. Hartara, partidaren irabazleak Eibarren kontra jokatuko du 2.fasera nor pasako den erabakitzeko.

Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Avironeta Angeluko Genets.

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapenak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailkatutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen faseko maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

Hurrengo partidak

Pasa den larunbatean, Euskal Neskak Ligan, Oiartzun taldeak 6-1 hartu zuen mendean Derio taldea Ugaldetxon. Oiartzun taldeko goleatzaileak Irati Esteban, Amaia Aguirre, Haizea Bergua (2) eta Oihana Celihueta (2) jokalariak izan ziren.

Datorren larunbatean, hilak 4, sei partida jokatuko dira Ugaldetxon: Erregionala OKE-Segura, 15:30ean; Ohorezko Gazteak OKE-Vasconia Karla Lekuona zelaian, 17:30ean; 1. Gazteak OKE-Sanse, 18:15ean; 1. Kadeteak A OKE-Elgoibar, 12:30ean; 1. Haurrak C OKE-Behobia, 10:30ean eta Haur B Neskak OKE-Sto Tomas Lizeoa, 09:00etan.