Oiartzun taldeak puntu bakarra lortu du Mutrikun

Fuerte borrokatu arren, neskek agur esan diote Kopari. / GOIZARIN
Fuerte borrokatu arren, neskek agur esan diote Kopari. / GOIZARIN

Mikel de Alba jokalariak berdindu zuen partida 71. minutuan

GOIZARIN OIARTZUN.

Aurreko larunbatean, Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak bana berdindu zuen Mutrikuren aurkako norgehiagoka, San Miguel zelaian.

Ligako hogeita hamahirugarren neurketa oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik; izan ere, bi taldeek lanean jarri ziren aurkaria mendean hartzeko gosez. Nolanahi ere, mutrikuarrek lortu zuten aurrea hartzea 40. minutuan. Alabaina, oiartzuarrek berdintzea lortu zuten neurketa amaitzeko 20 minutu falta zirela, Mikel de Albaren golarekin.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen Ekaitz Auzmendi entrenatzaileak: Aiert Iñarra, Jon Mikel Mitxelena, Mikel Bengoetxea, Eñaut Loperena, Dani Beamount (Mikel Manzisidor, 68. m.), Iker Sistiaga (Endika Argaiz, 68. m.), Eñaut Fernandez, Xabier Eizmendi (Iosu Iribarren, 72. m.), Mikel de Alba (Unai Kortajarena, 80. m.), Pablo del Pozo eta Beñat Izagirre (Xabier Lapazaran, 62. m.).

Denboraldia amaitzeko 90 minutu falta direnean, taularen erdian dago orain Auzmendik gidatzen duen taldea, berrogei eta sei punturekin. Datorren larunbatean, hilak 25, Real Union hartuko du Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 15:45ean. Neurketa parekatua izango dela pentsa daiteke bi taldeen artean bi punturen aldea besterik ez baitago, oiartzuarren alde. Nolanahi ere, argi dago azken garaipenarekin saritu nahi izango dutela Ugaldetxora gerturatzen den zalegoa. Oiartzun gogor erantzun!

Agur Euskal Kopari

Pasa den larunbatean, emakumeen bigarren taldeak Tolosaren aurka jokatu zuen Euskal Kopari dagokion partida eta bigarren zatian bina berdintzea lortu bazuten ere, June Muxika eta Leire Manterolaren tantoei esker, penaltien txandak ez zuten aurrera egiterik izan.

Honako hamaikakoak jokatu zuen Berazubi zelaian: Leire Rodriguez (Ane Castilla, 69. m.), Iraide Pejenaute (Naima Blalet, 69. m.), Ane Etxebeste, Irati Esteban (Irene Martin, 69. m.), Enara Louvelli, June Muxika, Leire Manterola, June Urra (Naroa Susperregi, 63. m.), Amaia Agirre (Udane Etxebeste, 63. m.), Itsaso Maiza eta Malen Moran.