Oiartzun taldeak puntu bakarra lortu du Mastegi zelaian

Eñaut Fernandez jokalariak aurreratu zuen Oiartzun taldea; azken minutuan berdindu zuen Lesakako taldeak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurreko larunbatean, Oiartzun Ohorezko Erregional taldeak bana berdindu zuen Lesakako Beti Gazteren aurkako norgehiagoka, Maistegi zelaian. Ligako hogeita hamaikagarren neurketa oso ikusgarria izan zen hasiera-hasieratik; izan ere, bi taldeek lanean jarri ziren aurkaria mendean har-tzeko gosez. Nolanahi ere, oiartzuarrek lortu zuten aurrea hartzea Eñaut Fernandezek sartutako golari esker. Alabaina, etxekoek berdintzea lortu zuten neurketaren azken minutuan, Urki Txoperenaren golarekin. Honako hamaikakoa zelairatu zuen Ekaitz Auzmendi entrenatzaileak: Igor Orokieta, Jon Mikel Mitxelena, Beñat Salazar, Eñaut Loperena, Dani Beamount, Iñigo Gonzalez, Eñaut Fernandez, Iker Sistiaga, Mikel Manzisidor (Kevin Tiati, 78. m.), Xabier Leonet (Endika Basasoro, 71. m.) eta Josu Iribarren (Mikel De Alba, 46. m.).

Hamahirugarren koskan dago orain Oiartzun taldea, hogeita hamasei punturekin. Datorren larunbatean, hilak 12, Zarautz hartuko du Karla Lekuona zelaian, arratsaldeko 15:30ean. Ez da neurketa erraza izango zarauztarrak bosgarren koskan baitaude, berrogeita hamabost punturekin. Nolanahi ere, oiartzuarrak garaipena lortzen saiatuko dira etxeko zaletuak saritzeko.

Beste emaitzak

Preferentea: Oiartzun KE-Deusto: 1-2; OHO. Gazteak: Oiartzun KE-Trintxerpe: 3-1; OHO. Kadetea: Hondarribia-Oiartzun KE: 4-0; 1. Kadeteak: Oiartzun KE-Landetxa: 0-0; OHO. Haurrak: Oiartzun KE-Martutene: 3-2; 1. Haurrak: Beti ona-Oiartzun KE: 5-1; Territoriala: Oiartzun KE-Amara Berri: 3-0; OHO. Neska Kadeteak: Urola-Oiartzun KE: 1-1; Neska Kadeteak: Urnieta-Oiartzun KE: 1-1; Haur-8 Neskak: Oiartzun KE-Allerru: 3-0; Alebina: Hernani-Oiartzun KE: 3-3; Areto Futbola: Oiartzun KE-Alustiza: 8-2

 

Fotos

Vídeos