Oiartzun Kirol Elkartearen denboraldi amaierako ekitaldia

Txaloak saridunentzat. / GOIZARIN
Txaloak saridunentzat. / GOIZARIN

380 lagun bildu ziren eta urteko kirolari onenak saritu zituzten

GOIZARINOIARTZUN.

OKE-ko familiak dibertsio, emozio eta jai giro ezin hobean eman zion amaiera aurtengo denboraldi bikainari Egi Luze sagardotegian. Hala, OKEren zuzendaritza, entrenatzaile, jokalari, udaleko eta Gipuzkoako Federazioko ordezkariek ederki gozatu zuten propio prestatutako menu dotoreaz, giro alaian.

Bazkaria giro ederrean ospatu zuten. Tarteka-marteka zozketak egin zituzten eta opariak banatu, partaideen artean. Gero Edu Marketek, OKEko kirol koordinatzaileak, talde bakoitzeko bi jokalari nabarmenenak aipatu hala Olaia Lasa, Haizea Saez eta Arrosa Lizaso zinegotziek aurtengo trofeoak banatu zizkieten, hala nola: Neska alebinak, Eider Berrueta eta Uxue Munoa; Alebina B taldeko mutilak, Alain Muñoz eta Oihan Legorburu; Alebina mutilak, Markel Albisu eta Aner Bernardos; Haur-8 Neskak, Lide Etxarte eta Inge Mitxelena; Haurrak 1. maila C, Aiur Larrañaga eta Igon Falero; Haurrak 1. maila B, Lander Arruabarrena eta Sebi Rostas; Haur Txikiak, Harriet Otaegui eta Iker Kortajarena; Haurrak 1. maila A, Enaitz Lizardi eta Aimar Marcos; Neskak ohorezko kadeteak, Udane Cousillas eta June De Paz; Kadeteen Lehen maila B, Eki San Martin eta Asier Uriarte; Kadeteen Lehen maila A, Aitor Elgeta eta Ekain Sein; Areto Futbola Miren taberna, Xabier Oiarbide eta Beñat Trigo; Nesken territoriala, Ane Cruz eta Sara Alberdi; Jubenilen lehen maila, Iker De Paz eta Kimetz Toledo; Jubenilen Ohorezko maila, Koldo Mitxelena eta Eneko San Jose; Areto futbola, Beñat Martinez eta Intza Lekuona; Euskal Liga, Ane Oyarzabal eta Maider Garaiar; Lehen maila Erregionala, Aitzol Salaberria eta Iker Salvador; Ohorezko Erregional maila, Pablo Del Pozo eta Mikel De Alba eta Bigarren mailan, Nerea Abancens eta Malen Moran.

Hogeita bat talde izan ditu OKEk aurtengo denboraldian, eta banan bana txalotu zituzten sarituak, baita haien entrenatzaileen lana eskertu ere.

Era berean, saioan nabarmendu zituzten, Infantilen A taldea Infantilen Ohorezko mailara igo delako, Kadeteen A taldea Ohorezko Kadeteen mailara igo delako, baita Ohorezko Jubenilen taldea Euskal Ligara igo delako eta azkenik, Lehen mailako Erregionalak Preferente mailara igo direlako. Denboraldi paregabea egin dute guztiek ere.

Zuzendaritza taldea

Denboraldi bikaina izan da aurtengoa ere Oiartzun Kirol Elkartearentzat. Hori guztia gauzatzeko zuzendaritzan dauden kideak eta kirol elkarteak aurrera jarraitzea ahalbidetzen duen oro zoriondu besterik ez da egin behar, urtean zehar egiten duten lana eskerga baita: Koldo Fernandez, Edu Market, Jose Ignacio Díaz de Gereñu, Klaudio Hernández, Txema Iñarra, Enrike Lekuona, Mati Marcos, Juankar Esteban, Manu Martin, Jabi Arevalillo, Mikel Toldeo, Joxean Ibargüen, Manuel Varela, Mikel Irigoien, Pepe Garcia...

Honenbestez, eman zioten amaiera Oiartzun Kirol elkarteko kideek 2018-19 denboraldiari.