Infantil taldea Mujika eta Garaiar entrenatzaileekin kopa eskutan dutela.
Oiartzun

Oiartzun KEko infantil eta kadete taldeak oso gustura itzuli dira Costa Daurada Cup-etik

Kadeteko bi taldek ezin izan zuten finala jokatu, baina infantilen taldeak kontsolazioko finala irabazi zuen Añorgaren aurka

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 24 de abril 2022, 00:06

Oso gustura itzuli dira Saloutik Oiartzun KEko infantilen eta kadeteen taldeak. Aste Santuko oporretan Tarragonako hiri ezagunean jokatu den Costa Daurada Cup-en parte hartu dute oiartzuar gaztetxoek. Guztira 46 jokalari izan dira Saloun, 8 entrenatzailerekin batera.

Publicidad

Kadeteko bi taldek ezin izan zuten finala jokatu, baina infantilen taldeak kontsolazioko finala irabazi zuen Añorgaren aurka. «Husna bukatu genuen partida eta penaltietan nagusitu ginen», adierazi du Maddi Mujika entrenatzaile oiartzuarrak. Infantil mailan jokalari hauek izan dira Costa Daurada Coup-en: Carla Vidal, Irati Astibia, Lorea Kortajarena, Joana Perurena, Maddi Garmendia, Aiora Legazkue, Naia Iturriza, Arai Egiguren, Joane Irigoien, Ane Mujika, Enara Bereau, Uxue Mitxelena, Ane Elizetxea, Maddi Elizetxea eta Bihotz Tolosa.

Bi urtez Saloura joan gabe egon ondoren, Oiartzun Kirol Elkarteko taldeentzat 11. edizioa izan da aurtengoa. «Esperientzia aberatsa izan da eta guztiok ikasten dugu horrelako ekimenekin», azpimarratu du Mujikak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad