Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oiartzungo udal hauteskundeetarako EAJ-PNV-ko taldea. GOIZARIN
«Oiartzun herri berezia izaten jarraitzea nahi dugu, erakargarria, baina garai berriei adi dagoena»

«Oiartzun herri berezia izaten jarraitzea nahi dugu, erakargarria, baina garai berriei adi dagoena»

Oiartzungo EAJ-PNVk ezagutzera eman du udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda, Rafael Bergaretxe alkategaia izango delarik

GOIZARIN

OIARTZUN.

Viernes, 12 de abril 2019, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Oiartzun herri desberdina izaten jarraitzea nahi dugu, berezia, erakargarria, baina garai eta errealitate berriei adi dagoena, irekia eta soluzioak bilatzen dakiena». Hori adierazi zuen Rafael Bergaretxek, Oiartzungo EAJ-PNVren alkategaiak, atzo eguerdian egindako ekitaldian, Oiartzungo EAJ-PNVk maiatzeko udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda aurkezteko. Bertan babesa ematen izan ziren Maite Peña Gizarte Politikako diputatua, eta Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatua. Bergaretxek bere esker ona adierazi zien Oiartzungo EAJ-PNVren zerrenda osatzen duten pertsonei, eman duten «aurrerapausoa eta erakutsi duten konpromisoagatik Oiartzunen alde gogor lan egiteko, entzuten jakinez eta elkarbizitza bultzatuz».

Hauxe da Oiartzungo EAJ-PNV-ren zerrenda: Rafael Bergaretxe; Iñaki Arbelaitz; Maitane Larruscain; Yon Goikoetxea; Janire Michelena; Iñaki Olaizola; Jon Oyarzabal; Maria Gema Roteta; Miguel Jose Maria Idiazabal; Elene Oyarzabal; Lucas Ramon Echeveste; Jose Antonio Sistiaga eta Jacinto Larburu.

Oiartzungo bizikidetza mintzagai harturik, Bergaretxek oroitarazi zuen batzuetan «errazagoa» dela esatea gauzak «nolakoak ez izatea nahi genukeen». «Eta horrexegatik esaten dugu ez zaigula inposizioa gustatzen, nahiz eta gehiengoen eta gutxiengoen arteko jokoa ulertzen dugun. Ez dugu gogoko inork espazio publikoa, kale eta plazak eta eraikin publikoak beretzat hartzea, edozein dela ere. Eta ez dugu gogoko herritarrentzat hain garrantzitsuak diren gaietan, Atez Ateko zabor-bilketan, esate baterako, itxikeriaz eta ukazio politikoaz jokatzea».

Bere hauteskunde programari erreparatuta, Bergaretxek nabarmendu zuen Oiartzunek badituela aurrean «erronka handiak», eta luzamenduetan ibili gabe «ekin beharrekoak». «Esaterako, Udaletxetik egin daitekeen, neurrian indarkeria eta biolentzia modu guztien kontra egingo dugu, aurre egingo diegu erasotzaile klase guztiei, abusatzaileei, tratu txar emaileei».

Zabor-bilketa sistema

Era berean, Oiartzungo alkategai jeltzaleak esan zuenez, «herri garbiago eta zainduagoa» nahi dute, eta horretarako zabor-bilketako sistema «eraginkorrago eta iraunkorrago» baten alde egingo dutela apustu, Atez Ateko Bilketa sistemak dakarzkien «muga, lotura eta deserosotasunak atzean utzita».

Bestalde, Bergaretxek aurreratu zuen Urkabe Baita ireki eta parke publiko bihurtuko dutela.

Mugikortasuna ere hizpide izan zuen EAJ-PNVren alkategaiak. «Gure herrian behar bezala antolatu gabeko kontua da: trafikoa, errepideak, garraio publikoa, aparkalekuak, intermodalitatea oso gutxi landu eta garatua. Espazio berde eskasia benetan, eguneroko bizitzan -Oiartzun berdean izanik ere-».

Aldi berean, aurreratu zuen garraio plan bat bultzatuko dutela inguruko herrietara eta Donostiara «orain arte baino azkarrago eta erosoago ailegatzeko». Bergaretxek gogorarazi zuen auzo batzuetan, maiz, «aparkatzeko arazo handiak sortzen direla. Horregatik beharrezkoa da estudio bat egitea zer premia dauden, orduetan zer gorabehera dauden neurtu, eta, auzoetako arazoak arintzeko hartu behar diren erabakiak hartzeko”.

Lanbidez irakasle den Bergaretxe hautagaiak aurreratu zuen «ardura berezia» izango dutela «gure zaharren, biztanleen gero eta proportzio handiagoa diren gizon eta emakume adin nagusikoen ongizatean eta arretan».

Bergaretxek aldarrikatu zuen EAJ-PNVren ordezkariek Oiartzunen eta Euskadin «beti erakutsi izan duen zintzotasun eta sendotasunaz ariko garela udaletxean lanean. Lehen, 36ko gerra aurreko, gerrako eta gerra ondoko, eta frankismoko garai gogor eta zailetan, eta geroago, orainago, biolentziak eta indarkeriak tregoarik ematen ez zuen urte luze ez errazagoetan egin izan duen bezala».

Elkarbizitza errespetatuz

Amaitzeko, Bergaretxek esan zuen hauxe dela EAJ-PNVren hautagaion helburua: «oiartzuarrak ongi izatea, eta udal gobernuak ongi egitea lan, ongi aritzea herritarren zerbitzura, zeren jakitun baikaude beraien arazo eta kezkekin. Horren harira, Udaletxetik lehentasuna emango diogu herritarron arteko harremanak eta elkarbizitza errespetuz eta gizalegez berritu eta oneratzeko ahaleginari».

Horrekin batera, «etorriko diren arazoei eta errealitate berriei aurrea hartuz jokatu behar dugu». Eta erantsi zuen «beti» ahaleginduko direla Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin «elkarlanean aritzen, aurrean agertzen zaigun panorama horri guztiari fundamentuarekin heldu diezaiogun».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios