Garaipen bikaina etxean Ohorezko Erregional taldearentzat
Eñaut Fernandez eta Oier Etxabe oiartzuarrek sartu dituzte bi golak
GOIZARIN
Martes, 15 de febrero 2022, 07:16
Pasa den larunbat arratsaldean, OKEko Ohorezko Erregional taldeak garaipen bikaina lortu zuen sailkapeneko goiko postuetan dagoen Mondragon taldearen aurka (2-0), Karla Lekuona zelaian. Izan ere, Edorta Fernandezen taldeak partida ona jokatu zuen eta azken jardunaldietako dinamika onarekin jarraitu zuen.
Publicidad
Etxeko taldea hobea izan zen lehen zatian. Aukera garbi samar batean huts eginagatik markagailuan aurrea hartzea lortu zuen 38. minutuan. Eñaut Fernandez jokalari oiartzuarrak zuzeneko falta batean aurreratu zuen etxeko taldea.
Bigarren zatian, arrasatearrak hobeto jokatzen hasi ziren eta oiartzuarrak menderatzeko bidean izan ziren, baloiak langan jo bazuen ere. Edorta Fernandezen jokalariek, ordea, kontraerasoarekin mehatxatzen zuten. Kontrako horietako batean, Bengoa jokalari arrasatearra kanporatu zuen epaileak. Une horretatik aurrera, Oiartzun berriro jabetu zen partiduaz. Azkenik, 74. minutuan, etxeko jokaldi on batean Oier Etxabek sartu zuen bigarrena, lasaitasuna ekartzeko etxeko taldearentzat.
Oiartzunek markagailua handitzeko aukera argiak izan bazituen ere, 2-0 amaitu zen partida, zaleen gozamenerako.
Hogeitabost puntu batuta, oiartzuarrek hamabigarren koskan jarraitzen dute, hemezortzi taldeko sailkapenean. Heldu den asteburuan, derbia jokatuko dute Fanderian, sailkapenean liderra den Touring taldearen aurka. Lehen itzulian, oiartzuarrek 2-1 irabazi zioten, etxean. Bigarren itzuliko lau partidatik hiru irabazita, Fernandezen jokalariak konfiantza berreskuratzen ari dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión