Oiartzun eta Añorgaren arteko partidarekin emango zaio hasiera IX. Euskal Herria Kopari asteazkenean

Oiartzun-OKE taldeko neskak. /  GOIZARIN
Oiartzun-OKE taldeko neskak. / GOIZARIN

GIOZARIN OIARTZUN.

Datorren asteazkenean 2019ko IX. Euskal Herriko Kopako I. Multzoko lehen kanporaketa jokatuko da Karla Lekuona zelaian, goizeko 12:00etan hasita.

Lehen multzoan Oiartzun, Añorga eta Eibar taldeak daude. Hartara, partidaren irabazleak Eibarren kontra jokatuko du 2.fasera nor pasako den erabakitzeko.

Euskal Herriko futbol talderik onenak lehiatuko dira 2019ko IX. Euskal Herria Kopa honetan: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Avironeta Angeluko Genets.

Partida bakarreko elkarren arteko sailkapenak jokatuta, multzo bakoitzeko sailkatuen artean final-laurdenak jokatuko dira, eta hauetan sailkatutakoek Reala eta Athleticen aurka jokatu beharko dituzte final-erdiak.

Lehen faseko partidak apirila eta maiatzean jokatuko dira. Final-erdiak, ekainaren 8 eta 9an, eta finala berriz, abuztuan, Azpeitian, Lagun Onak taldeko Garmendipe zelaian.

IX. Euskal Herria Koparekin batera, Euskal Herria Kirolak sari bat zozketatuko du jokalarien artean, Parisen 2019an jokatuko den Munduko Emakumezko Futbolaren finalera joateko, bi pertsonentzako bidaia, hotela eta finalerako bi sarrerekin.

Beste partida, Ugaldetxon

Gaur partida bakarra jokatuko da Ugaldetxon. Euskal Liga Neskak OKE-Derio taldeen arteko partida arratsaldeko 17:00etan hasiko da.