Oiartzuarrak, aurrera Euskal Herriko pala txapelketan

Zutik, Martija, Galarraga, Bidegain epailea, Getaria eta Juanes. Makurtuta, Juarez, Alegria, Garbisu eta Martinez. /  GOIZARIN
Zutik, Martija, Galarraga, Bidegain epailea, Getaria eta Juanes. Makurtuta, Juarez, Alegria, Garbisu eta Martinez. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den asteburuan, Euskal Herriko pala txapelketa irekiari dagokion hamaika partida jokatu ziren Madalensoro frontoian, kanporaketa moduan. Partida politak, orekatuak eta joko onekoak ikusi ziren, horien artean, 3. Mailan, Getaria-Juanes bikote oiartzuarrak 25-21 irabazi zuena Martija-Galarraga bikotearen aurka. Roteta-Torres bikoteak ere mendean hartu zuen Maneiro-Aizkorreta bikotea 25-22 irabazita. Hortaz, oiartzuarra eta pasaitarra ere 3. Mailari dagokion hurrengo kanporaketarako sailkatu dira, beste irabazle guztiak bezala.

Bigarren mailan, berriz, irabazi ondoren aurrera egin duten bikoteak hauek dira: Berho eta Goñi orain bi urteko txapeldunak; Viana Matxain eta Murua Arteaga. Lehen mailari dagokionez, Salaberria eta Huegun, Antxordoki eta Martikorena, eta Irigoien eta Almandoz pasa dira hurrengo fasera haien partidak Arrizabalaga eta Lizarralde, Inda eta Gastesi eta Aroztegi eta Zubimendiri irabazi ondoren.

Hona hemen emaitza guztiak: 3. Mailan, Getaria-Juanes 25-21 Martija-Galarraga; Garbisu-Martinez 25-22 Alegria-Juarez; Gurrutxaga-Arrieta 25-10 Santamaria-Etxeberria; Torres-Roteta 25-22 Maneiro-Aizkorreta; Ituarte-Mancisidor 20-25 Pujana-Pagoaga; 2. Mailan, Murua-Artega 25-12 Etxenagusia-Urreaga; Berho-Goñi 25-17 Urbieta-Aranjuelo; Ormazabl-Goiburu 23-25 Viana-Matxain; 1. Mailan, Salaberria-Huegun 25-23 Arrizabalaga-Lizarralde; Antxordoki-Martikorena 25-22 Inda-Gastesi; Irigoien-Almandoz 25-14 Aroztegi-Zubimendi.

Asteburu honetan ere hamaika partida izango dira Madalensoron, Interesatuek larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizean gerturatu beharko dute. Beti bezala, sarrera doan izango da.