Oiartzuarrak web atariak egin ditu bereak

GARAÑO OIARTZUN.

Atzotik oiartzuarrak.org ataria ez da gehiago berrituko eta publiko izateari utziko dio. Proiektua 2014an sortu zen Udalaren eta herriko zenbait eragileren babesarekin. Horrela, herriko elkarte eta eragileek haien ekintzen berri eman zezaketen web gune horretan. Asmoa eragile bakoitzak autonomoki funtzionatzea zen, blogera albisteak eta agendako deialdiak igota sare sozialetan ere zabalduz.

Hasierako helburu batzuk bete diren arren, funtzionamendu autonomoa ez du lortu blogak.

Aurtengo urte hasieran, Oiartzuarrak.org proiektuaren inguruko balorazioa egin zen. Horretarako, bloga zuten (edo noizbait izan zuten) eragileen iritziak bildu genituen. Guztiek oiartzuarrak.org-en baliagarritasuna aitortu arren, eragile gehienek konpromisoak hartzeko prestutasunik ez zutela adierazi ziguten.

Hori dela eta, oiartzuarrak.org proiektua bukaerara heldu da eta, esan bezala, atzotik aurrera jada ez dira albiste gehiago iragarriko bertan. Hala ere, urte hauetan bertan parte hartu duten herritar zein eragileak eskertu nahi dituzte egindako ekarpenengatik.

 

Fotos

Vídeos