Oiartzun

OiartzuaRock Musika Jaialdia, egun osoan zehar heldu den larunbatean

GOIZARIN

Domingo, 17 de abril 2022, 00:11

Rock zaleek badute hitzordu polita heldu den larunbatean, hilaren 23an: OiartzuaRock Musika Jaialdia, hain zuzen ere. Egitarau oparoari 13:00etan emango zaio hasiera Beko Plazan, Anal Sex taldearekin. Horren ostean, bazkaria izango da herriko rock zaleentzat, Beko Plazan. 14:00ak aldera jarri dute hitzordua. Bazkarira joateko sarrerak salgai daude Kastro tabernan 5 euroen truke.

Publicidad

Eta arratsalde partean, rock zaleak tabernaz-taberna ibili beharko dira, musika emanaldiez gozatzeko. 16:00etan, June Galardik Irubide tabernan joko du. Mil Demonios taldeak, berriz, 16:45ean izango du saioa, Tolaita ostatuan. Amazkar tabernak hartuko du gero lekukoa. Han, 17:30ean Neira taldeak joko du. Musikazaleek Sorgin tabernan izango dute hurrengo parada 18:15ak aldera The Matxukambo 24/7 taldearekin. Eta Sorginetik Kastrora. 19:00etan Yakovlev 42 taldearen txanda izango da. Hurrengo geltokia Kabitxo tabernan izango da, 19:45ak aldera. Shangri-la taldearen txanda izango da. 20:30ean, Miren tabernan Tinnitus taldeak hartuko du rockaren lekukoa. Amaiera, berriz, Makubin izango da 21:15ean Mxk3r & Uzi Cuzy taldearekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad