Secciones
Servicios
Destacamos
BASTEROBERRI
OIARTZUN.
Sábado, 12 de mayo 2018, 00:28
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Bretoieraren aldeko lasterketa herrikoia, Ar Redadeg (Euskal Herriko Korrikaren antzekoa), Bretainia zeharkatzen ari da egun hauetan. Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak eta Intxixu AEk euskaltegiak Ar Redadegera irteera antolatu dute eta 24 oiartzuar parte hartzen ari dira.
Oiartzungo Udalak, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak, Haur-tzaro ikastolak eta Oarsoaldeko AEK-k kilometro bana erosi dute bretoieraren aldeko lasterketa herrikoi honetan eta Oiartzungo bizilagunek eramango dute lekukoa kilometro horietan.
Ar Redadegera antolatutako bidaia aitzakia hartuta, Udalak Karaez-Oiartzun Senidetza Elkarteak 1994an bi herriak senidetu zirenetik Bretainia eta Euskal Herriaren arteko harremanak indartzeko egin duen lana eskertu du eta Intxixu AEK-k zein Haurtzaro Ikastolak, Oiartzunen euskararen alde egiten duten bezala, oraingoan Bretainian bertako hizkuntzaren alde agertzen duten ahalegina publikoki eskertu du.
Lau eguneko bidaia aurreko asteazkenean abiatu zen. Herenegun, Karaezko udaletxean harrera instituzionala jaso zuten oiartzuarrek, Iosune Cousillas eta Domi Azpiroz zinegotzien ordezkaritzarekin, eta atzo zein gaur Ar Redadeg-ean izeneko 'Korrikan' parte hartzen ari dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.