Oiarpeko pilotariek korridorea egin zioten Imazi sagardotegiaren sarreran.
Oiartzun

Oiartzuar pilotazaleek primeran ospatu dute Imazek burutu duen txapelketa

145 lagun elkartu ziren Egiluze sagardotegian, omenaldi beroa egiteko

GOIZARIN

Oiartzun.

Lunes, 4 de abril 2022, 23:03

Bilboko Bizkaia frontoian, Ander Imazek 2022ko Binakako Txapelketaren final handia jokatu zuen Unai Lasorekin batera. Nahiz eta oso gertu izan (11-17), azkenerako Altuna eta Martija nagusitu ziren eta pilotari oiartzuarrak ezin izan zuen garaipena eskuratu.

Publicidad

Imazek oiartzuarren babesa gerturik izan zuen Bizkaia frontoian, igandean. Izan ere, ez ziren alferrik joan bi autobus bete-beterik Bizkaiko hiriburura herriko pilotaria bertatik bertara animatzera. Partidan zehar, oiartzuarren animoek asko piztu zuten bertako giroa.

Omenaldi beroa sagardotegian

Finala galdu arren, txapelketa bikaina egin du Oiartzungo pilotariak eta herritarrek gogotik ospatu zuten finala jokatzea bera ere meritu handia delako. Guztira, 145 lagun elkartu ziren Egiluze sagardotegian eta pilotaria bertara iristeko omenaldi beroa prest zeukaten.

Oiarpeko pilotariek egindako korridore batetik sartu zen Imaz sagardotegian, bertan zeuden lagunen txaloen artean. Izan ere, harrera beroa jaso zuen Imazek sagardotegian. Horren ondoren, bertsolariek ere babes hitza izan zituzten. Exte Martiarena eta Mikel Leonet bertsolariek argi utzi zuten. Hau izan zen Leonetek abestu zuen bertso baten amaiera: «... gaurko afarian elkartu gara / gauza bat jakin dezazun / nahiz galdu edo nahiz irabazi/ zu izango zara txapeldun». Martiarenaren bertsoa ere oso hunkigarria izan zen: «... Oiartzunen leku bat egin duzu / mila zorion benetan / pilotaren gailurrean eta gure bihotzean».

Alaitz eta Maider bikote oiartzuarrak ere ez zuen huts egin nahi izan igandean eta berriro elkartu eta euren musikaz girotu zuten une gogoangarri hura. 'Txanpon baten truke' izan zen haien lehen abestia... gero etorri ziren ondorengoak.

Publicidad

Eñaut Fernandez dantzariak ere parte hartu zuen omenaldian, aurreskua bikain dantzatuz pilotariaren omenez.

Azkenik, Imazek hartu zuen hitza eta gogotik eskertu zuen txapelketa osoan zehar herritarren aldetik jasotako animoak eta babesa. Hunkiturik zegoen. «Zuek hemen egotea plazer bat dira niretzat. Nire ametsik onenean ere ez nuen espero horrelako animoak jasotzea», azpimarratu zuen. «Ea aukera gehiago etortzen diren. Ni saiatuko naiz onena emateko» esanez amaitu zuen.

Afal-garaian abestiak, dantza saioak... ez ziren faltatu. Umorea eta giro ona gailendu ziren sagardotegian. Zorionak, Ander!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad