4 oiartzuar izango dira bihar Espainiako kenpoko kopan

Espainiako Kenpoko kopara joango diren lau herritarrak. /  GARAÑO
Espainiako Kenpoko kopara joango diren lau herritarrak. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Bihar larunbata, hilaren 6an, jokatuko den Espainiako Kenpoko kopan Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteko 4 kidek parte hartuko dute. Alain Isasa, Aritz Valderrama, Lander Hernandez eta Jesus Fernandezek, hain zuzen ere. Aipatzekoa da Alain Isasa Euskadiko selekzioko kapitain bezela dijoala.

Txapelketa Madrilen ospatuko da CSD-ko instalazioetan. Bertan estatu mailako hainbat selekziok hartuko dute parte: Katalunia, Galizia, Madril, Andaluzia besteak beste. Lehiaketa oso garrantzitsua da, bertatik datorren Kenpoko Munduko Txapelketan parte hartuko duen Selekzio nazionala aterako da eta.

Aipatzekoa da, oso urrun joan gabe, Alain Isasa aurten ibilia da munduko txapelketan, emaitza bikainak lortuz.

 

Fotos

Vídeos