«Oiartzuar guztien espektatibak betetzeko lan egingo dugu berriz»

Jexux Leonet alkatea eta Olga Leibar zinegotzia./GOIZARIN
Jexux Leonet alkatea eta Olga Leibar zinegotzia. / GOIZARIN

Olga Leibar zinegotziaren eskutik jaso zuen atzo alkate makila Jexus Leonetek

GOIZARINOIARTZUN

. EH Bilduren11 zinegotzien botoek -EAJk zuri bozkatu du (Enekoitz Markos zinegotziak ez zuen kargua hartu atzo)- izendatu zuten atzo Jexux Leonet Elizegi alkate, lehen bozkan. Olga Leibar zinegotzi berriak eman zion aginte makila. Bilduko hamabi zinegotziek eta EAJko bostek osatzen dute udalbatza berria, nahiz eta atzo EH Bilduko zinegotzi batek ez zuen kargua hartu.

Olga Leibarrek eta Haizea Perez De Eguilazek osatu zuten adinekoen mahaia. Kredentzialak zuzen zeudela ikusi ondoren, hamalau zinegotzik hartu zuten euren tokia eta alkate berria izendatu zuten isilpeko botoaren bidez. Hortaz, Jexux Leonet Elizegi izendatu zuten Oiartzungo alkate berri eta Olga Leibar Mendarte zinegotzi edadetuenak aginte makila eman zion, «zorionak eta zorte on» esatearekin batera.

Udal berria

Alkatea
Jexus leonet (EH Bildu)
Zinegotziak EH Bildu
Eneritz Arbelaitz, Agustín Lekuona, Olaia Lasa, Jon del Olmo, Iosune Cousillas, Josu Delgado, Olga Leibar, Enekoitz Markos,Haizea Saez de Eguilaz, Goratz Gezala, Arrosa Lizaso
Zinegotziak PNV
Rafael Bergareche, Iñaki Arbelaiz, Maitane Larruscain, Yon Goikoetxea, Janire Michelena

Leoneten lehen hitzak

Alkate berriak lehendabizi EAJ-ko Rafael Bergaretxeri eman zion hitza eta hark zoriondu zuen alkate berria bigarrenez alkate izendatu dutelako. Era berean, EH Bildu ere zoriondu zuen osatu duen zerrendagatik eta lortu duzuen arrakastarengatik.

Gero, Jexux Leonet alkatearen txanda izan zen. Haren lehen hitzak EH Bilduko zinegotzi berrientzat izan zen. «Jarri duzuen konfiantzarengatik, eskerrik asko».

Gero, herritarrei hitz egin zien, zorionduz emandako babesarengatik. Horrez gain, familiarekin akordatu zen eta haiei ere eskerrak eman zizkien eskaintzen duen babesarengatik. Azkenik, alkatetza kargua berriro ere ilusioz hartu duela esan zuen eta Bilduko talde guztia lanerako prest dagoela azpimarratu zuen. «Azken urteetako dinamikarekin jarraitu nahi dugu eta oiartzuar guztien espektatibak betetzeko lan egingo dugu berriz». Bestalde, EAJ-ri elkarrekin lan egiteko proposamena luzatu zion. «Abertzaleak eta euskaldunak gara. Herria maite dugu eta gainera, herriak eskertuko du elkarlan hori».

Saioa bukatu ondoren, herritarren zorionak jaso zituen Jexux Leonetek eta gainontzeko zinegotziek. Gero, taldeko argazkia atera zuen udalbatza berriak.