Borrar
Hernández eta Isasa.
Bi oiartzuar Espainiako kenpo txapelketan

Bi oiartzuar Espainiako kenpo txapelketan

Alain Isasi eta Lander Hernández bihar Ribeiran izango dira bertan ospatuko den lehiaketan

GOIZARIN

OIARTZUN.

Sábado, 16 de marzo 2019, 01:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar Espainiako Kenpo txapelketa jokatuko da Galizian eta Euskal Selekzioarekin parte hartzeko bi oiartzuar aukeratu dituzte: Alain Isasa eta Lander Hernandez.

Aipatzekoa da Alain Euskal selekzioko kapitain gisa doala txapelketa honetara. Ribeiran ( A Coruña) lehiatuko dira bi gazteak. Hernandezek Puntu Borrokan parte hartuko du 60-65 kilo mailan eta Isasak ordea, Kata, Kata Armekin eta Puntu Borrokan 85-90 kilo mailan.

Biak ala biak Oiartzun herria ahalik eta hobekien ordezkatzea dute helburu. «Maila onena ematera goaz», adierazi dute bi gazteek bidaiari ekin aurretik.

Isasak esperientzia handia du bere alde eta bestalde Hernandez poliki-poliki Kenpo kirolean bere maila hobetzen ari da. Zorte on, bikote!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios