Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleek badute euren diploma

Batxilergoa bukatu zuten 85 ikasleri banatu zitzaien diploma. /
Batxilergoa bukatu zuten 85 ikasleri banatu zitzaien diploma.

Urteko ekitaldi akademikoa ospatu zuten pasa den larunbatean

GARAÑO OIARTZUN.

Iazko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten 85 ikasleri diploma banatu zaie Oiartzo Batxilergo Ikastolako urteko ekitaldi akademikoan. Haurtzaro Ikastolan ospatu zen larunbat eguerdian.

Oiartzo Batxilergo Ikastolako zuzendari eta lehendakariak eman zioten hasiera ekitaldiari, batxilergo-ikastolaren etorkizuneko erronkak aipatuz, eta iaz batxilergo-ikasketak bukatu zituzten ikasleei zorionak eta Oiartzoko irakasleei eskerrak emanez.

Aurten lehen aldiz, ikasle batek ere hartu zuen hitza. Oroitzapenak gozoak direla azpimarratu zuen, baina hartu du gogoetarako tartea ere: hezkuntzak ikasi nahi duten ikasleentzat izan behar duela, ikasleek ezin dutela zenbakiak izan aitatu zuen. Ikaskide eta lagunak gogoratuz eta euskarazko hezkuntza posible egiten dutenak eskertuz bukatu zituen bere hitzak.

Oiartzo Batxilergo Ikastolako diploma 85 ikaslek jaso dute aurten, iaz batxilergo-ikasketak bukatu zituztenek, hain justu. Diploma banaketa amaituta, ikasleek beren ikas-bizitzako argazkiekin osatutako bideo labur bat jaso zuten sorpresa gisa. Talde-argazkiaren ondoren, hamaiketakoaz gozatzeko eta berriketan aritzeko aukera izan zuten ekitaldira etorritako guztiek.