Oiarpekoak garaile Baztango XXXVII. Txapelketan

Finalean parte hartu zuten pelotari guztiak lortutako sariekin eta txapelak jantzirik. /  GARAÑO
Finalean parte hartu zuten pelotari guztiak lortutako sariekin eta txapelak jantzirik. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

A taldeko eta B taldeko haurren txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Oiarpeko pelotariek. Elizondon eta Iruritan jokatu dituzte partidak, hurrenez hurren. Zabaleta eta Landa oiarpekoak Burlatako Urmeneta eta Salcedoren aurka jokatu zuten 18-11 irabaziz. Ubiria eta Aranburu oiartzuarrek ere Iruritako frontoian Lazkaoko Aldasoro eta Askairi irabazi zieten 18-3. Oiarpeko bi bikoteak beraz, kopa eta txapelarekin itzuli ziren herrira.

Finalez gain, beste partida batzuk ere jokatu dituzte herriko pilotariek. Infantilak Gipuzkoako Eskua Banakako txapelketan aritu dira azken fasean. Hain zuzen ere, Final Zortzirenetan. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatu zituzten partidak eta emaitzak honakoak izan ziren: Oiarpe (2) 0- Gazteleku (1) 2; Oiarpe (4) 2- Añorga (4) 0, Gazteleku (5) 0 - Oiarpe (1) 2, Oiarpe (2) 2- Ilunpe (2) 0 eta Oiarpe (1) 0 - Zazpi iturri (4) 2.

Jubenilak ere eskuz banakako txapelketan murgilduta daude eta final zortzirenak izan zituzten asteburuan. Gipuzkoako Ezker Hormako bi partida izan ziren. Oiarpeko Olaitzek Intxurreko Altunaren kontra jokatu zuen eta etxekoak 11-18 galdu zuen. Beste partida

 

Fotos

Vídeos