Oiarpeko pilotarientzat jardunaldi borobila

Gurutzeko festetako partidak; Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberria, Euxebio Agirrezabala epailea, Zigor Salaberria eta Josu Azpirotz./
Gurutzeko festetako partidak; Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberria, Euxebio Agirrezabala epailea, Zigor Salaberria eta Josu Azpirotz.

GARAÑO OIARTZUN.

Hamar partida jokatu dituzte herriko gazteek asteburuan Euskal Herriko zenbait frontoietan. Hala nola, Gipuzkoako Ezker Hormako txapelketako partidak jokatu zituzten. Eskuz binakako hirugarren mailari dagokionez, Madalensoron jokatu zen partida eta Gazteleku 2k 9-22 galdu zuen Oiarperen aurka. Txapelketa bereko bigarren mailan bi partidu jokatu zituzten Oiarpekoek: nagusietan Oiarpe 1 Oiarpe 2 ren aurka, emaitza 19-22 izan zen, eta kadeteetan, berriz, Oiarpek 22-2 irabazi zion Zestoari. Gipuzkoako Ezker Hormako txapelketan, baita ere, eskuz binaka kadeteek eta jubenilek ere jokatu dute asteburuan. Kadeteen 1.mailari dagokionez, Azpeitiko Izarraitz frontoian izan da partida eta Illunpe 3 ren aurka jokatu dute herrikoek 11-22 irabaziz. Jubenilen kasuan, azkenik, bi partida izan ziren lehen mailan, biak Madalensoron. Bataren emaitza Oiarpe 1 9 / Lapke 3 22 izan zen, eta bestearena, Oiarpe 2 12 / Pagazpe 2 22.

San Migel txapelketari dagokionez, Oiarpeko Sein eta Santamaria bikote gazteek Oñatiko Zubikoa frontoian jokatu zuten Orbegozo eta Erkiagaren aurka 15 eta 22 irabaziz. Horrela final laurdenetan aurrera igaroz.

Beste partida bat ere izan zen haurren kategorian. Brionesko frontoian Raul-Campo 13-Antimasberes-Etxeberria 22.

DV txapelketa, aldiz, Idiazabalen izan da asteburu honetan eta honakoa izan da emaitza: Oiarpeko Sein-Lazkoz 22-21 Ruiz de Larramendi-Gonzalez.

Bukatzeko, Errioxako Gobernuko txapelketan ere aritu dira Oiarpeko pilotariak. Umeen kategorian final laurdenak jokatu zituzten Naiarako frontoian Oiarpeko Etxeberria eta Reinaldok Fernandez eta Ibarluzearen aurka 11-18 galduz.

Gurutzeko festatako partidan Egoitz Etxabe eta Ekain Etxeberriak 22 eta 18 irabazi zieten Zigor Salaberria eta Josu Azpirotzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos