Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Xabier Aburuza. BASTEROBERRI
Oiarpeko pilotariek jokatutako hiru finalerdietatik bi irabazi dituzte

Oiarpeko pilotariek jokatutako hiru finalerdietatik bi irabazi dituzte

Oroitz Seinek bakarka eta Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain bikoteak beren buruak finalista izendatu dituzte

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Miércoles, 7 de marzo 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiarpeko pilotariek hiru finalerdi jokatu zituzten. Horietatik bi irabazi eta bestea galdu egin zuten asteburuan.

Lizartzan hasi zituzten asteburu honetako partidak Oiarpeko pilotariek. Udaberri txapelketako partida zuten tolosarren aurka. Pena handiz, baina ez zen irabazterik izan 22-9 galdu baitzuten.

Ostiralean bertan, Madalensoro pilotalekuan jokatu ziren bi partidetatik biak irabazi zituzten Oiarpeko pilotariek. Lehena, Aloña Mendikoen kontra jokatu zuten, 16-9 irabazi zuten Oiarpeko alebinek. Hurrena, Tolosako Aurrera taldeko pilotarien aurka aritu ziren, justu-justu baina 22-21 irabazi zuten oiartzuarrek.

Larunbatean, trinketeko finalerdiak jokatu zituzten, biak ala biak Iruran. Lehena 40-24 irabaztea lortu zuten Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain bikoteak, hernaniarren kontra. Beraz, oiartzuarrak trinketeko finalista berriak izendatu zuten beren burua. Bigarrena, aldiz, 40-18 galdu zuten tolosarren kontra.

Igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatzekoa zen Oroitz Sein oiartzuarra. Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalerdia jokatzekotan zela aurkaria erretiratu egin zen, eta beraz, partida irabazitzat eman zioten. Ondorioz, txapelketako finalista izango da oiartzuarra. Mikel Aranburu eta Eneko Zalakainek osatutako bikoteak igandean beste partida bat jokatu zuten Herreran, bertako txapelketan. Garaile irten ziren partida honetan ere: 22-7 irabazita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios