Oiarpeko pilotariak oso fin berriro ere

Oiartzuarrak Ola txapelketan eta Artikutzan. /  GARAÑO
Oiartzuarrak Ola txapelketan eta Artikutzan. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Ola Sagardotegiak antolatzen duen txapelketako finalak jokatu ziren igandean. Haur mailan, Haitz Aranburu eta Unax Landak 20-13 irabazi zuten Baztango Ander Lakosta eta Ibai Ballarenaren aurka. Gaztetxoen mailan, aldiz, Mikel Aranburu eta Eneko Zalakainek 22-19 irabazi zuten Hendaiako Unai Etcheverry eta Julen Mariluzen aurka.

Artikutzako partidei dagokienez, bi jokatu zituzten herriko pilotariek. Lehen partidan, gazte mailan, Aranburu eta Aburuzak 22-13 irabazi zuten Salaberria eta Elgarrestaren aurka. Eta nagusien mailan, Ugalde eta Etxeberriak 22-17 garaitu zituzten Goizuetako Aizkorbe eta Apezetxea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos