Borrar
Haur mailako Oihan Etxeberria garaikurrarekin. GARAÑO
Oiarpeko pilotari gazteenak garaipenarekin itzuli ziren etxera urtea amaitzeko

Oiarpeko pilotari gazteenak garaipenarekin itzuli ziren etxera urtea amaitzeko

Lizarrako txapelketa jokatu zen eta Oihan Etxeberriak Errioxako Olave garaitu zuen 18-3 emaitzarekin

GARAÑO

OIARTZUN.

Domingo, 6 de enero 2019, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtea ederki amaitu zuten Oiarpeko pilotariek. Guztira zazpi partida jokatu ziren abenduaren azken aurreko asteburuan eta horietako bat finala izanik, kopa Oiartzuna heldu zen.

Hain zuzen ere, Lizarrako txapelketa jokatu zen eta Oiarpeko Etxeberriak Errioxako Olave garaitu zuen 18-3. Oso konten irten zen gaztea eta partidu zinez bikaina jokatu zuen.

Infantiletan Gipuzkoako Eskuz Banakako txapelketan Oiarpekoek elkarren aurka jokatu zuten eta Oiarpe 1ek irabazi zuen 2-0.

Alebinetan, berriz, Behar Zanaren aurka jokatu zuen Oiarpek Billabonako frontoian eta etxekoak nagusitu ziren oiartzuarrak 2-1 mendean hartuz.

Trinketean

Eskuz banaka kadeteak Gipuzkoako trinketean daude murgilduta baina oraindik lehen fasean. Oiarpeko Arrutik Hernaniko Oiartzabalen aurka jokatu zuen eta 30-8 galdu zuen. Kadeteetan baita ere Mitxelena oiartzuarrak Hernaniko Jararen aurka ere ezin izan zuen ezer egin 6-23 galduz.

Eskuz banaka jubenilak ere Gipuzkoako trinketean ari dira eta Oiarpeko Aranburuk tanto bakarrarengatik galdu zuen Gaztelekuko Huitziren kontra 34-35.

Azkenik, eskuz banaka nagusiak 2.mailan trinketean izan zuten partida baita ere. Epleko Azpirozek Oiarpeko Ugalderen aurka egin behar izan zuen eta oiartzuarra nagusitu zen 38-40.

Datorren egun eta asteetan berriro bueltan izango dira pilotariak, ea gabonetan zenbat entrenatu duten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios