Oiarpeko Ekain Etxeberria, birritan txapeldun

Gozatzen ari da Ekain (eskuinean). / KOXKO
Gozatzen ari da Ekain (eskuinean). / KOXKO

KOXKOOIARTZUN.

Ez da udara makala izaten ari Ekain Etxeberria Oiarpeko pilotariarentzat. Pasa den ostiralean, Gasteizen, Txukun Lakua txapelketa irabazi zuen promesa mailan.

Julen Alberdi zizurkildarrarekin batera 22 eta 20 gailendu ziren Nazabal eta Lazkoz nafarren aurrean.

Horrez gain, igandean elite mailako Evaristo Aiestaran txapelketako finala ere irabaztea lortu zuen. Exposito lagun, 22 eta 18 irabazi zuen Labaka eta Aizpururen aurka.

Antiguoko auzoan jokatzen den afizionatu mailako txapelketan ere parte hartzen ari da, eta oraingoz behintzat, aurrera darrai.