Ohorezko Erregional taldeak 2 eta 1 irabazi dio liderrari

GOIZARIN OIARTZUN.

Sailkapen buruko taldeak kale egin zuen Karla Lekuona zelaian, pasa den larunbatean. Lehen zatian, Eibar taldea izan zen jokoaren jabe eta etxekoak gogor defendatzen ziren eibartarren erasoen aurrean. Baloi luze batek eibartarren defentsa gainditzea lortu zuen 34. minutuan eta Mikel de Albak baloia kontrolatu eta Eibar taldearen atezaina gainditzea lortu zuen. Lehen tantoaren ondoren, bisitariek euren jokoarekin jarraitu zuten eta 4 minutura berdinketa lortu zuten.

Atsedenaldiaren ondoren, espero ez bezala bisitariak amore ematen hasi ziren. Orduantxe, Auzmendiren mutilak arrisku egoerak sortzen hasi ziren partida irabazteko asmoz. Eibar saiatzen zen ezinegona sortzen kornerretan. Eta partida amaitzeko 3 minutu falta zirela, 87.enean hain zuzen, Ander Aranburu oiartzuarrak sartu zuen garaipeneko tantoa, zoramena sortuz Karla Lekuona harmailetan. Auzmendik honako hamaikakoa zelairatu zuen, Karla Lekuonan: Igor Orokieta, Jon Mikel Mitxelena, Mikel Bengoetxea (Josu Iribarren, 82. M.), Dani Beamount, Imanol Marin, Iker Sistiaga (Kevin Granada, 82. m.), Eñaut Fernandez, Mikel De Alba (Mikel Manzisidor, 57. m.) ( Ander Gonzalez, 84. m.), Xabier Lapazaran (Ander Aranburu, 73. m.), Pablo del Pozo eta Beñat Izagirre.

Garaipen handia lortuta, seigarren koskan jarraitzen du Oiartzun taldeak 30 punturekin. Indarberritu ondoren, datorren asteburuan aurkari erraza izango duela dirudi, Deusto Donostia hain zuzen ere, azken aurrenak daude-eta sailkapenean 15 punturekin.

Pasa den larunbatean bigarren mailako emakumeen taldeak Lezaman jokatu zuen Athletic B taldearen aurka. Nahiz eta 3-1 galdu, Oiartzungo nesken taldea irudi hobea eskaintzen ari da. Lehen zatiaren amaiera aldera erabaki zen partida, defentsaren hutsegiteak medio. Atsedenaldia eta gero, Leire Manterolak sartu zuen oiartzuarren tantoa eta aukera politak izan zituzten emaitza hobetzeko.

Honako hamaikakoa zelairatu zuen: Leire Rodriguez, Ane Etxebeste, Iraide Pejenaute (Udane Etxebeste, 78. m.), Nerea Abancens, Enara Louvelli, Maria Granado, Ainhoa Rodriguez (Itsaso Maiza, 67. m.), June Muxika (Irene Martin, 78. m.), Leire Manterola, Amaia Iribarren (Begoña Garcia, 62. m.) eta Malen Moran.

 

Fotos

Vídeos