Ohorezko erregional taldeak baliozko hiru puntu lortu ditu

Neskek Alaves jasoko dute datorren asteburuan./
Neskek Alaves jasoko dute datorren asteburuan.

GARAÑO OIARTZUN.

Hernaniren zelaian jokatu zuten mutilek eta 1-3 irabazi zuten. Golegileak Mikel de Alba, Imanol Marín eta Manex Apaolaza izan ziren. Hamaikakoa honakoa izan zen: Orokieta, Mitxelena, Salazar, Loperena, Marín, Del Pozo, Eñaut, De Alba (m.68, Manzisidor), Lapazaran (m.79, Apaolaza), Izagirre (m.88, Iribarren) eta Iñigo González (m. 61, Sistiaga). Oiartzuarren bolada txarra amaitu zen emaitza honekin eta oso pozik itzuli ziren herrira. Hala ere, partidaren hasieran etxekoak gailendu ziren eta oiartzuarrei kosta egin zitzaien esnatzea. Atsedenaldiaren aurretik markagailua iraultzea lortu zuten eta bigarren zatian ere oiartzuarrek agindu zuten.

1. erregionalekoek berdinketarekin konformatu behar izan ziren Irauli Bosten aurka. Ohorezko gazteak ere Touringen bisita jaso zuten eta bana amaitu zen partida. Danel Garciak sartu zuen gola.

A taldeko kadeteeek, aldiz, ezin izan zuten deus egin Allerruren aurka eta 0-3 izan zen azkenik emaitza. B taldeko kadeteek ere galdu egin zuten Mariñoren aurka 4-0.

A taldeko haurrak Touringen zelaian jokatu zuten 3 puntuak etxera ekarriz. 0-8 irabazi zuten eta golak Ur (2), Aimar (2) eta Oierrek (4) sartu zituzten. B taldeko haurrek ere irabazi egin zuten Gure Txokoaren aurka 2 eta 1. Bi golak Iker Da Costak eta Xabier Lizarazuk sartu zituzten. C taldeko haurrek, berriz, Orereta Kafearen bisita jaso zuten etxean, baina 0-5 galdu zuten. Haur txikiek Real Unionen zelaian jokatu zuten asteburuan eta Ekain Telletxearen golari esker 3 puntuak ekarri zituzten Oiartzuna.

Territorialekoek berdinketarekin konformatu behar izan zuten. 1-1 amaitu zuten eta Oiartzuarren gola Claverrek sartu zuen. Ohorezko haur 8 neskek 2-0 egin zuten Mariñoren aurka haien etxean eta haur 8 neskek etxeko animoak ez zituzten baliatu Allerruri irabazteko eta 1-7 bukatu zuten. Godhavarik sartu zuen oiartzuarren gola.

Azkenik, areto futbolean Eskoriatzan jokatu zuten herrikoek eta sekulako egurra eman zieten hango taldeari. 0-8 izan zen azken emai-tza eta golegileak honakoak izan ziren: Oier Berebide, Romain Larralde, Victor Silva, Oskitz Saizar, Gaizka Ezponda (2) eta Oier Moreno (2).

Datorren asteburuan hainbat partidu izango dira Ugldetxon. Larunbatean 1. Haurrek Hondarribiaren bisita jasoko dute 15:00etan eta neskek Alavés jasoko dute 15:30ean Karla Lekuonan. Igandean, hilak 23, beste bi partida jokatuko dira. Ohorezko erregionala Mutrikuren aurka 15:30etan eta Euskal Ligako neskak Pauldarraken aurka 17:00etan.

 

Fotos

Vídeos