Ohorezko erregional taldeak puntu baliotsuak eskuratu ditu

OKEko mutilek ere atxikimendua eman diote euskaraldiari. /  GARAÑO
OKEko mutilek ere atxikimendua eman diote euskaraldiari. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Oñatin jokatu zuten partida herriko mutilek eta 3 eta 4 irabazi zuten. Golak Xabier Lapazaran, Eñaut Loperena, Mikel Manzisidor eta Mikel de Albak sartu zituzten. Zelairatutako hamaikakoa honakoa izan zen: Igor Orokieta, Dani Beamount (m.73, Jon Mikel Mitxelena), Mikel Bengoetxea (m.73 Beñat Salazar), Eñaut Loperena, Imanol Marin, Pablo Del Pozo, Kevin Tiaty (m.55, Mikel Manzisidor), Iker Sistiaga (m.62, Iñigo Gonzalez), Manex Apaolaza, Mikel De Alba eta Xabier Lapazaran(m.55, Juanjo Cardona).

Oiartzuarrak 3. Minutuan markagailuan aurretik jarri ziren eta erakustaldi bikaina ematen hasi ziren. Horri erantzunez etxeko taldeak markagailua irauli zuen eta atsedenaldian 3 eta 1 galtzen zihoazen OKEkoak. Hala ere, bigarren zatian gogotsu atera ziren eta berdinketako gola iritsi zen segituan. Azkenean, 4. Golari esker hiru puntuak etxera ekarri zituzten.

Nesken taldeak, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan zuen Berriozarren zelaian. Azken emaitza 2 eta 2 izan zen Ainhoa Rodriguezen bi golei esker. Hamaikako hau zelairatu zuten neskek: Leire Rodriguez (m.41, Adriana Nanclares), Ane Etxebeste, Udane Etxebeste, Maider Garaiar (m.69, Udane Olaziregi), Enara Louvelli, Enara Larrain (m.63, June Muxika), Ainhoa Rodriguez, Maria Romeo, Begoña Garcia (m.72, Malen Moran), Amaia Iribarren eta Leire Manterola. Jokalari aldetik hutsune asko zeuzkaten neskek lesioak tarteko eta nabaritu zen arren, oiartzuarrek puntu bat behintzat etxera ekartzea lortu zuten.

Datorren asteburuan ere OKE-koek hainbat partida jokatuko dituzte. Larunbatean, hilak 10, goizeko 10:00etan A taldeko 1. Kadeteek San Marcial B jasoko dute etxean. 12:00etan bi partida izango dira: haur 8 neskek Hondarribiaren aurka jokatuko dute eta ohorezko haur 8 neskek Lagun Onaken aurka. arratsaldeko 15:00etan A taldeko 1. Haurrak Beti Onaren kontra egingo dute eta arratsaldeko 17:00etan, Lurraldeko neskak Goierri Gorriren kontra. Partida horiek guztiak Anexon izango dira eta arratsaldeko 15:30etakoa Karla Lekuonan. Hain zuzen ere, neska nagusiek Eibarren aurka jokatuko dute partida mundiala. Igandean, ohorezko erregionalaren txanda izango da eta Allerruren aurka egingo dute Karla Lekuonan eguerdiko 12:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos