Oiartzun
Odola emateko aukera astearte honetan kiroldegiko bilera gelanEl Diario Vasco
Oiartzun.
Sábado, 17 de agosto 2024, 21:46
Herriko Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, astearte honetan, hilaren 20an, odola emateko aukera izango da, ohikoa den moduan, kiroldegiko bileran gelan. Elkarteko ordezkariak bertan egongo dira 16:30etik 20:10era bitartean.
Publicidad
Gogoan izan behar da udan odol erreserbek behera egin ohi dutela, emaile asko kanpoan izaten direlako. Hori dela-eta, odola ematea beti garrantzitsua bada ere are gehiago urte sasoi honetan. Aste honetan bertan Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik dei berezia izan diete ohiko emaileei nahiz inoiz parte hartu ez dutenei, odol ematera gerturatu daitezen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión