Odol erauzketa anbulatorioan, gaur

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur arratsaldean, odol erauzketa saioa izango da Esteban Muruetagoiena anbulatorioan. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara (edo jendea bada, bukatu arte) izango da elkartasun keinua egiteko aukera.

Odol emaileen elkartetik, herritarrak animatu dituzte odola ematera, eta gazteei dei berezia egin diete asteartean ez huts egiteko. Angel M. Mendizabal Oiartzungo odol emaileen arduradunak azpimarratu duen moduan, «emaile berriak behar ditugu. Adinarengatik emaileek uzten duten hutsunea ez baita osatzen gazte berriekin».

Apirileko datuak ere adierazi ditu Mendizabalek: «38 emaile gerturatu ziren anbulatoriora, horietatik bat lehenengo aldikoa».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos