Odol emaileen eguna ospatuko da igandean

Domina banaketa Karmengo Ama Herri ikastetxean egingo da eta baita bazkaria ere

GARAÑO OIARTZUN.

Aurten, Gipuzkoako odol emaileen elkarteak bere 54. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta Oarsoaldeko emaileek Bailarako Batzarra ospatuko dute datorren urriaren 28an Trintxerpen. Partaideak Hondarribia, Irun, Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzun izango dira.

Domina banaketa Karmengo Ama Herri ikastetxean egingo da eta baita bazkaria ere. Bilkura horretan hainbat oiartzuarrei omenaldia eskainiko zaie: 75 emanaldirekin Pedro Arbide Tolosa; 60 emanaldirekin Arantxa Agirrezabala Zugarramurdi, Koro Arruti Otxoteko eta Junkal Kazabon Amigorena; 50 emanaldirekin Juan Bautista Astarbe Alberro eta 25 emanaldirekin Xebas Elizondo Portugal. Herritar horiek haien borondate osoarekin ematen dute odola eta merezimendu osoz odol emaileen elkarteak partaide horiek eskertu nahi ditu. Urtez urte laguntzen duten oiartzuarrak omendu nahi dituzte, bizitzarako hain baliotsua den elementu bat eskaintzen dutelako. Eskertza ekitaldian Diploma eta insignia bana emango zaie.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos