Oarsoaldeko ikastetxe publikoen topaketa igandean

Oarsoaldeako udal ordezkariak igandeko topaleta aurkezteko egindako agerraldian.
/
Oarsoaldeako udal ordezkariak igandeko topaleta aurkezteko egindako agerraldian.

Ikastetxetaeko guraso taldeak buru belarri ari dira ekaineko festa handia prestatzen. Aurretik deialdia egin dute etzi elkartzeko

GARAÑO OIARTZUN.

Urtero ospatzen da Euskal Eskola Publikoaren festa eta 2019.urtean Errenteria-Oreretan egingo dute. Datorren ekainaren 2an izango da eta leloa Makina bat taupada izango da.

Herrian hiru ikastetxe publiko daude: Bizarain, Gamon eta Koldo Mitxelena eta horiek hartu dute festa antolatzearen ardura. Ikastetxetako guraso taldeak buru belarri ari dira ekaineko festa handia prestatzen, baina aipatu dutenez, eskualdeko beste ikastetxe publikoetara ere zabaldu dute mezua. Izan ere, festa denena izatea nahi dute eta gonbidapena zabaldu diete eskualdeko beste eskola publikoei. Horren harira, topaketa bat egingo dute Oiartzunen ekaineko festa iragartzeko asmoz.

09
30ean: Errenterian bilduko dira, Zumardian, bidegorritik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara bizikletan joateko.
10
30ean: Harrera eta hamaiketakoa Elizalde Herri Eskolan.
11
15ean: Herrian barrena desfilea, Done Eztebe plazaraino, eskualdeko eskoletan sortutako buruhandiekin eta musikariekin batera.
12
00etan: Txupinazoa, txalaparta, agurra, aurkezpena eta bertsoak izango dira plazan. Txupinazoaren ondoren, berriz eskolara itzuliko dira kalejiran.
13
15ean: Norberak eramandakoarekin bazkaria. Jarraian hainbat jarduera izango dira: mural margoketa, aurpegi margoketa eta herri kirol nahiz jolasak.
16
00etan: Errenteriarantz buelta.

Motorrak berotzen joateko asmoz, bertako hezkuntza komunitateak topaketa batera gonbidatu dituzte, Oiartzunen.

Topaketa igandean

Datorren igandean, hilak 21, egingo dute topaketa hori. Helburua eskualdeko ikastetxeak elkartzea da, eskola publikoaren eredua indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Horregatik, ikastetxe publiko guztietako kideak gonbidatuta daude. Egitarau zabala antolatu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos