Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz Lanbidek

GOIZARIN

Sábado, 23 de febrero 2019, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Seigarren urtea da Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena. Batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak. Bi kasuetan, Oarsoaldea Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta Lanbidek, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira: Enpresa-ideia garatzeko, 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro. Eta enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi dutenek, Habian! Inkubagailuan, Torrekua eraikuntzan, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan martxoaren 11 baino lehen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios