Oarsoaldea igerilariak, bikain

Igerilariak podiumean./
Igerilariak podiumean.

GOIZARIN OIARTZUN.

Legazpiko Bikuña igerilekuan Gipuzkoako igerilari osoko txapelketa jokatu zen, 2007 eta 2008 urtean jaiotako neska-mutilekin. Igerilari guztiek proba berdinak egin behar zituzten. Oarsoaldea Igeriketa kirol elkartetik hiruk lortu zuten gutxienekoa bertan parte hartu ahal izateko: June Gil Fernandez, Malen Bergaretxe Lizaso eta Ibai Isasa Galarza igerilariak hain zuzen. Hirurak bikain ibili ziren eta haien markak hobetzea lortu zuten. Nolanahi ere, aipagarria da Ibai Isasak lortutakoa: Tximeleta estiloan zilarra, bizkar estiloan brontzea, bular estiloan zilarra eta libre estiloan seigarren amaitu zuen. Eta horren guztiaren baturak igerilari osoan txapeldunorde geratzea lortu zuen.