Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko kideak, espainiako txapelketan

Elene Perez eta Jorge Ortega Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko kideak. /
Elene Perez eta Jorge Ortega Oarsoaldea Igeriketa Elkarteko kideak.

GARAÑO OIARTZUN.

Herenegun hasi zen espainiako alebin mailako udako txapelketa Sabadell-en (Katalunia) eta bertan eskualdeko bi igerilarik hartuko dute parte: Elene Perez Perez eta Jorge Ortega Echeverri.

Igandera arte proba ezberdinak egin beharko dituzte. Hain zuzen ere, Elenek 100 tximeleta, 200 estiloak eta 400 estiloak probak egin beharko ditu, eta Jorgek, aldiz, 100 eta 200 bizkar ariketak egin beharko ditu. Txapelketa horrekin amaiera emango diote 2017-2018 denboraldiari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos