San Nikolas Txikia ospatu dute herriko txikienek puska biltzera ateraz

Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde ikastetxeko haurrek herria alaitu zuten haien kantuekin. /  GARAÑO
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde ikastetxeko haurrek herria alaitu zuten haien kantuekin. / GARAÑO

GARAÑO OIARTZUN.

Pasa den asteazkenean bi ikastetxetako haurrak puska biltzera atera ziren herrian zehar. Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak Elizalde auzotik ibili dira eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. Mailakoak Iturriotz auzotik. Elizalde ikastetxekoak, aldiz, Elizalde auzoan banatu dira zikloka. Goizean zehar balkoi zein etxeetatik hainbat produktu jaso dituzte. Hala nola, mandarinak, fruitu lehorrak, patxintxiak, polboroi eta bonboiak... Bildutako guztia arratsaldean merienda egiteko erabili zuten.

 

Fotos

Vídeos