Nesken talde nagusiak irabazi gabe jarraitzen du

Neska nagusiak partidaren aurretik Euskaraldiaren pankartarekin. /  GARAÑO
Neska nagusiak partidaren aurretik Euskaraldiaren pankartarekin. / GARAÑO

Ohorezko erregional taldeak, berriz, hiru puntuak bereganatu zituen etxean Aretxabaletaren aurka

GARAÑO OIARTZUN.

Oliverren bisita jaso zuten neskek eta ezin izan zuten punturik eskuratu. Oso joko ona erakutsi zuten etxekoek baina atea zulatzeko aukera gutxi eduki zituzten. Azken emaitza 0-2 izan zen. Honakoa izan zen zelairatu zen hamaikakoa: Leire Rodriguez, Ane Etxebeste, Nagore Isasa (m.73, Udane Etxebeste), Nerea Abancens, Enara Louvelli, Maria Granado (m.77, Maider Garaiar), Ainhoa Rodriguez (m.60, Leire Manterola), June Muxika (m.82, Enara Larrain), Begoña Garcia, Maria Romeo eta Amaia Iribarren.

Ohorezko erregional taldeak, berriz, hiru puntuak bereganatu zituzten etxean Aretxabaletaren aurka. Hain zuzen ere, 3-0 irabazi zuten Eñaut Loperena, Juanjo Cardona eta Iñigo Gonzalezen golei esker. Atsedenaldira 0-0ko emaitzarekin iritsi ziren arren, bigarren zatian Oiartzun indartsu atera zen eta izandako aukerak aprobetxatuz, 3 golak egin zituzten.

Honakoak izan ziren beste emaitzak: 1. erregionala: Dumboa-Oiartzun K E: 1-0; Ohorezko gazteak: Astigarragako Mundarro-Oiartzun K E: 1-1. Golak: Xabier Eizmendi; A taldeko 1. Kadeteak: Allerru-Oiartzun K E: 3-1. Golak: Unai; B taldeko 1. Kadeteak: Oiartzun K E-Mariño: 0-2; A taldeko haurrak: Oiartzun K E-Touring K E: 7-0. Golak: Ekhi Astibia, Aimar de Marcos, Oier Elgeta eta Oskitz Lekuona (4); B taldeko haurrak: Gure Txokoa-Oiartzun K E: 2-1. Golak: Ekain Baigorrotegi; C taldeko haurrak: Orereta Kafea-Oiartzun K E: 2-0; Euskal Ligako neskak: Leioako-Oiartzun K E: 4-0; Territoriala: Aloña Mendi-Oiartzun K E: 5-1. Golak: Udane Claver; Ohorezko neska kadeteak: Mariño-Oiartzun K E: 2-1. Golak: Lore Delgado; Ohorezko haur 8 neskak: Oiartzun K E-Urola: 2-1. Golak: Lide eta Paula; Haur 8 neskak: Oiartzun K E-Intxaurdi K E: 0-7; Alebinak: Real Union-Oiartzun K E:2-0 eta Areto futbolean: Gaintxu-Oiartzun K E: 6-5. Golak: Erlaitz Aristizabal, Mikel Berasarte, Imanol Etxebeste eta Roman Larralde (2).

Datorren asteburuan zubia dela ta, partidu batzuk ostegunean izango dira. Hain zuzen ere, goizeko 09:00etan hasita, B taldeko 1. Haurrek San Marcialen bisita jasoko dute. 11:00etan, berriz, ohorezko gazteak Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak. Eguerdiko 13:00ean b taldeko 1. Kadeteak Behobiaren aurka jokatuko dute eta 15:30ean Lurralde neskak Bergararen kontra arituko dira. 17:30etan, azkenik, Euskal Ligako neskek Zarautz jasoko dute aurkaritzat. Partida guztiak Anexon izango dira.

Larunbatean ere, hilak 3, beste hiru partida izango dira. 9:30ean c taldeko 1. Haurrak Touringen aurka jokatuko dute; 11:30ean Ohorezko neska kadeteak Lagun Onaken aurka eta bukatzeko 15:30ean 1. Gazteak Gure Txokoaren kontra jokatuko dute.

Bote luzeko finala

Aurtengo bote luzeko finalaren jarraipena bihar, osteguna, izango da. Goizeko 11etan hasiko da Beko Plazan. Hilaren 6an, finala suspenditu egin behar izan zen, euriarengatik, markagailuan Bizkaia 0 / Gipuzkoa bat 1, zihoazela, hogei minutu jokatu ondoren. Jarraipena gipuzkoarrak sakatzen hasiko da. Ondoren sari banaketa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos