Neguko Kontzertua Soinuenean

Erraldoi tailerra. / GOIZARIN
Erraldoi tailerra. / GOIZARIN

Segoviako Dulzaineros Hermanos Ramos taldea, eta Bedaxagar, Reakalt eta Beltran ariko dira larunbatean

GOIZARIN

Soinuenea fundazioak antolatuta, datorren larunbatean, hilak 16, Neguko Kontzertua izango da Auzokalte elkartean (Ergoien auzoa), arratsaldeko 18:30ean hasita.

Bertan, batetik Pierre Caubet abeslari eta txanbelari zuberotarra omentzen duen 'Caubet Gogoan' izenburua duen saioa eskainiko dute Jean Mixel Bedaxagar, Titika Rekalt eta Juan Mari Beltranek. Bestetik, Segoviatik etorriko den Dulzaineros Hermanos Ramos taldeak haien lurraldean dultzaineroek girotzen dituzten festetako musika joko du.

Kontzertuaren sarrerak 5 euro balio du. Kontzertuaren ondoren musikariekin egingo den afarira joan nahi duenak 20 euro balio duen txartela erosi beharko du, eta horrek kontzertura eta afarira joateko balioko dio. Afaria ere Auzokalte elkartean izango da. Erreserba egiteko Soinueneara deitu behar da (943 493 578).

Erraldoiak dantzan

Era berean, herriko ttikienek badute beste hitzordu garrantzitsua Soinuenean datorren larunbatean, arratsaldeko 16:30ean. Bospasei tailerretan Abaraxkako lagunek gidatuta egin dituzten erraldoiak dantzarazten saiatuko dira. Ez huts egin eta azaldu. Primeran pasako duzue eta!