Musika Bulegoa Saria Juan Mari Beltranentzat, Soinuenea fundazioagatik

Juan Mari Beltran. / GARAÑO
Juan Mari Beltran. / GARAÑO

Iruñeko Baluarten banatuko dituzte sariak astelehenean

GARAÑO OIARTZUN.

Datorren astelehenean, hilak 19, Iruñeko Baluarten banatuko dituzte sariak eta Juan Mari Beltran bertan izango da. Hain zuzen ere, euskal musikan egindako lana sarituko dute eta Beltranek haren ikerketan eta dokumentazioan egindako lana eskertu nahi dute modu horretan.

Saria Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak emango du eta bost pertsonek jasoko dute saria. Juan Mari Beltranek, aldiz, sari berezia jasoko du. Hain zuzen ere, Soinuenea Fundazioa-Herri Musikaren Txokoa proiektuari emango diote sari hori. «Lan nekaezina egin du Euskal Herriko herri musikaren ikerketa eta dokumentazio esparruan», esan du Musika Bulegoak.

Gainontzeko sarituak honakoak izango dira: Elkano Browning Cream, Tosta Banda eta Atom Rhumba taldeek, Izaro bakarlariak eta Gabriel Erkorekak jasoko dute. Azken horrek ONCE Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalaren Gutun Zuria jaso du.

 

Fotos

Vídeos