'Mugarri' eta 'Oiartzun' urtekariak salgai jadanik

Bi liburuen portada./
Bi liburuen portada.

G. OIARTZUN.

Pasa den asteazkenean jarri zituzten salgai 'Oiartzun' eta 'Mugarri' liburuak. Baina, hala ere, argitalpenen aurkezpen ofiziala abuztuaren 1eko kultur ekitaldian egingo da.

Interesa duenarentzat, honako toki hauetan daude salgai: Berezi janari-denda (Altzibar), Pikoketa estankoa (Arragua), Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paper-denda eta Zapirain estankoa (Elizalde), Galdos taberna (Gurutze), Ibarreko gasolindegia, Martin harategia eta Pottolo janari-denda (Iturriotz) eta Mamut merkatal-guneko liburu-denda eta Intxixu taberna (Ugaldetxo).

Oiartzun 2018 urtekariak 4 euroko kostua du eta, aldiz, Mugarriren 25. zenbakiak 12 euroko kostua du. Aurtengoa, Mugarri pilotaren ingurukoa da eta Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora izenburua darama. Azken honen egileak, Antton Kazabon, Anton Mendizabal, Joxemari Mitxelena eta Joxan Unsain izan dira.

Ikasle gela, itxita

Kartel lehiaketako erakusketa eta festetako ekintzak izango direnez, Ikasle gela itxita egongo da uztailaren 29tik abuztuaren 6ra arte.

Batetik, Xanistebanetako kartel lehiaketan parte hartu duten lan guztien erakusketa izango da hilaren 30etik abuztuaren 2ra, eta, bestetik, Xanistebanetako ekintzak egiteko erabiliko dute. Abuztuaren 7tik aurrera, berriz ere 09:00etatik 17:00etara, irekiko da Ikasle gela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos