Motorren IAT herrian pasatu nahi dutenek hilaren 12a baino lehen eman behar dute izena

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Motorren inspekzio teknikoa egiteko zerbitzua Oiartzunen pasatzeko aukera kentzekotan dago IAT, zerbitzuak azken urteetan izan duen erabiltzaile kopuru ttikiarengatik. Hori dela eta, Udala eta IAT adostasunera heldu dira motor guztien azterketa teknikoa egun bakarrean pilatuz gero, motorren IAT zerbitzua eskaintzeko Oiartzunen.

Hori dela eta, motorraren IAT-a herrian bertan pasatu nahi duten oiartzuarrek udaltzaingora deitu beharko dute (943 49 33 11) ekainaren 12a baino lehen.

Udaltzaingoa, erabiltzaileen datuak hartuta, IAT-rekin harremanetan jarriko da. Honela, Oiartzungo Udalak herriko motor-jabeei zerbitzua bermatzeko ahalegina egin nahi du.

Ipuin-kontaketa

Ikasturte honetako azkeneko ipuin kontaketa saioa izango da datorren ostegunean (hilak 14). Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 17:30ean. Oraingo honetan, 4 urtez goitiko haurrentzako ipuinak kontatuko ditu Lur Kortak. Ohi bezala, ordutegia errespetatzeko eskatzen da. Kasu honetan, gurasorik gabeko saioa izango da.

 

Fotos

Vídeos