'Miss Karaoke' antzezlana igandean udaletxean

GARAÑO OIARTZUN.

Udazkeneko biraren baitan Oiartzuna iritsiko da Pez Limbo antzerki taldea eta 'Miss Karaoke' antzezlana eskainiko dute. Metrokoadroka kolektiboak Pez Limbo antzerki taldearekin elkarlanean sortutako lana da eta udaletxeko Pleno aretoan ikusteko aukera izango da hilaren 18an.

Hain zuzen ere, arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira antzerkizaleak eta sarrerak bost euroko prezioa izango du. Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak antolatu du saioa.

 

Fotos

Vídeos