Martxan da XI. Aitor Txiki futbito txapelketa

GARAÑO OIARTZUN.

Duela egun batzuk egin zen XI. Aitor Txiki futbito txapelketaren zozketa. Aurreko asteburuan izan zen lehenengo jardunaldia eta bigarrena berriz, asteburu honetan izango da. Izena eman duten talde gehienak oiartzuarrak dira, baina antolatzaileek aipatu dutenez, badaude kanpoko zenbait. Talde hauek nahiko izen xelebreak jartzen dituzte eta aurtengoan ere ez dute huts egin, ikusi bestela: Green team; Potingam pasa; Txetxo; Rayo barbecano; Izarrak, K.O.B; Kabitxo; Umildat; Mixta eta ZT..

Bihar larunbata, txapelketako partidak goizeko 10etatik arratsaldeko 19etara jokatuko dira Elorsoro kiroldegian. Final erdiak berriz, uztailaren 28an izango dira eta azkenik, finala Xanistebanetan, abuztuaren 6an.

 

Fotos

Vídeos