Martxan da 50/50 Proiektua, energia-sentsibilizazioa lantzeko

Egitasmoa aurkezteko eskualdeko ordezkariak elkartu ziren. /  GARAÑO
Egitasmoa aurkezteko eskualdeko ordezkariak elkartu ziren. / GARAÑO

Eskualdean energia-iragatean laguntzeko Oarsoaldeak proiektu berriztatzaile eta aitzindaria abian jarri du

GARAÑO OIARTZUN.

Atzo egin zuten 50/50 proiektua aurkezteko Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu prentsaurrekoa. Proiektuak energia-eraginkortasunarekin zerikusia du eta eskualdeko energiari buruzko planean aurrez ikusten diren sentsibilizazio-jardueren barruan kokatzen da. Energia oinarrizko ondasuna da eta bizi-maila duina lortzeko behar dugu. 2016an Oarsoaldeko eskualdeak, garapen-agentziaren bitartez, energia-plana definitu eta abian jarri zuen eta lan-esparru horri eutsiz, energia aurreztu eta ingurumena zaintzearen arloan jarduera ezberdinak garatu ditu. Horien guztien helburua herritarrak eta udal-langileak eraginkortasunez nahastea izan da. Bai energia-planak, baita bere esparruan garatu diren jarduerek ere, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Sailaren laguntza ekonomikoa izan dute.

«Ekonomia-, gizarte- eta energia-paradigma berrirantz iragateko, gizartea guztia nahasi behar da. Hori da aukera bakarra. Horregatik, hainbat proiektuk ecolocal izeneko metodologiari eutsi dio eta, hain zuzen ere», metodologia berdinarekin «herritarrak, ikastetxeak, gobernu-taldeak, udal-teknikariak... laburbilduz, ekonomia- eta gizarte-eragileak aktibatu nahi dira. Izan ere, gizartearen kideak gara eta energiarik garrantzitsuena, eraldatzen duena, pertsonen energia dela kontuan hartu behar dugu» azaldu zuten.

Ekitaldian udalerri guztietakopolitikariek (Eneritz Arbelaitz, Oiar-tzungo zinegotzia; Sergio Ekiza, Oarsoaldeako lehendakaria eta Pasaiako zinegotzia; Miguel Angel Sánchez, Lezoko zinegotzia; eta Jose Cruz Legorburu, Errenteriako zinegotzia) parte hartu zuten, esperientziaren lau ikastetxe protagonistetako (Pasaiako Karmengo Ama herri-ikastetxea, Oiartzungo Elizalde herri-eskola, Errenteriako Cristobal Gamón eta Lezoko herri-eskola) ordezkariekin, udaletako eta garapen-agentziako teknikariekin eta proiek-tuari laguntza teknikoa ematen dion Ecolocal enpresarekin batera.

Ohitura aldaketak

«50/50 proiektuak ohituren aldaketa sustatu eta energiaren pertzepzioa aldatzeko tresnak dira. Jada energia ez da gai urruna, jardute-tarte txikia eskaintzen duena, alegia. 50/50 proiektuen filosofia zuzeneko irabazia definitzea da eta, horretarako, instalazio bat erabiltzen duten pertsonen kasuan, energia eta uraren kontsumoak aurreztean oinarritzen da; askotan, energiaren kontsumoari lotutako kostuak eta aurreztearen zuzeneko onuradunak ez baitituzte antzematen» esan zuten. «Proiektuei esker, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du. Gainerako % 50 udalak inbertituko du, ikastetxeetan bertan energia-aurrezpen eta -eraginkortasunerako hobekuntzatan. Ikasturtean zehar, ikastetxeek energia-taldeak sortzen dituzte eta jarduera nahiz ekintzak abian jarri ere bai, ohiturak aldatuz kontsumoa hobetzeko» azaldu zuten.

Energia-talde horietan eskola-erkidego guztia ordezkatuta dago: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezainak eta familiak. Energia eta uraren kudeaketa eraginkorra gastua da eta ingurumen- eta ekonomia-ondore garrantzitsuak ditu. Oarsoaldeko udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gutxi gorabehera gastu arruntetarako aurrekontuaren %50 da». Eta diru horretan guztian, «ikastetxeek udalen gastu guztiaren % 10 inguru gastatzen dute. Dena den, interesgarriena ez da dirua aurreztu eta CO2-ren igorpenak gutxitzeko ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Baliabideak arrazionaltasunez erabili behar dira eta hori ulertzeak gero eta premia handiagoa du gure munduan».

Proiektuari laguntza teknikoa 'EcoooLocal' proiektuak eskaintzen dio. Izan ere, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin burututako proiektua da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea, Energia Eredu Berriaren aldeko Plataforman parte hartzen duena.